GUREAN GAUR

Euskal Herri zabaleko milaka lagunek elkartasuna adierazi diote Palestinari

100 herri baino gehiagotako udaletxe aurreak bete dituzte herritarrek. Goizean, hezkuntza zentroetan, unibertsitateetako campusetan eta hainbat lantegitan egin ziren elkarretaratzeak. Palestinako genozidioa geratzeko eta nazioarteko komunitateari arduraz ekiteko eskatu diote. Mobilizazioetan azpimarratu dutenez, “nazioarteko agenteek ezin dute genozidio horren konplize izan. Nazioartearen erantzukizuna da bakea babestea eta negoziaziorako eta elkarrizketarako baldintza mesedegarriak sortzea, eta gatazkaren sugarrak ez piztea. Munduko liderrek bakearen aldeko deia egin behar dute, eta ez mendekuaren aldekoa”. Mobilizazioekin jarraituko dute sarraskia gelditzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko.