GUREAN GAUR

Irati Agirreazkuenaga: “Badon ikuskizunaren aurre estreinaldia izango da Azpeitian”

Datozen egunetako kultur agendari begira jarri gara Irati Agirreazkuenaga kultur adituarekin. Azpeitiako antzerki topaketak izan ditu hizpide, pasa den astean hasi eta azaroren 23ra arte, dozena ikuskizunez gozatu ahal izango da bertan, eta besteak beste, Badon ikuskizunaren aurre estreinaldia eskainiko da bertan. Korrika kulturalaren sorkuntza beka jaso emanaldiak, eta Ainara Gurrutxaga, Oihana Vesga, Xanti Agirrezabala, Ines Osinaga eta Marina Suare dira antzezleak.

Azaroaren 8tik 12ra bitartean egingo dute Hitzen Lihoaren seigarren ekitaldia, eta ainbat diziplinatako ekitaldiak antolatu dituzte. Utopia izango da aurtengo ekitaldiaren ardatza eta irakurketa jarraituak, bertso bazkari literarioak eta ikuskizunak izango dira, besteak beste.