GUREAN GAUR

"Kantu berri bat gara" proiektu berria aurkeztu du Jon Maiak

Kolektibotasuna eta euskal identitatea mugarri dituen "Kantu berri bat gara" proiektua aurkeztu du Jon Maia abeslari eta idazleak. Balore horiek jarraituz eta kantuei hitzen soinekoa jantziz, pandemia garaian burutu zuen "Kantu bat gara" egitasmo arrakastatsuaren jarraipena dela aitortu du.

Formatu fisikoan ez ezik, poema forman eta narrazio modura, ugari izan dira azken urteetan egindako ekarpenak. Guztiak Euskal Herria bere osotasunean hartu eta ikuspegi poliedriko batetik begiratuak izan direnak. "Sentimendu eta sentipenak zentrifugadora batean sartu eta haien askapen ariketa bat egin dut", azaldu du Maiak.

Bide horretan, kolaboratzaile talde eta abeslari ugari izan ditu alboan, besteak beste, Pello Reparaz, Nerea Quincoces, Nacho Soto, Gorka Hermosa, Gozategi, Maddalen Arzallus, Gari, Itziar Ituño edo Olaia Intziarte. Baina Maiak dakarren proiektu berri honek izan du bidaide eta bidaiari berezi bat. Hain zuzen, Silvio Rodriguez "Nostalgia" kantuan, bere ahotsa euskaraz jarriz.