GUREAN GAUR

Arabako ESI-aren langileek Osakidetzaren “kudeaketa absolutista” salatu dute

Osasun zerbitzuaren langileek Osakidetzak Arabako ESIan egindako aldaketa sakonek aurrezpen ekonomikoa baino ez dutela bilatzen salatu dute. Osakidetzaren jarrera absolutistatzat hartu dute, aldaketa horiek elkarrizketa sozialik gabe egin direla baieztatuz. Zerbitzuetan murrizketak egiten ari direla salatu dute Arabako ESIaren sindikatuek, kalitatea okerrera egin duela azalduz. Era berean, langileen baldintzak ere prekarizatu direla salatu dute. Biztanleriaren osasun beharrak errentagarritasuna lortzeko tresna bihurtu dela baieztatu dute eta Osasun Publikoa Aurrera azaroaren 11an Bilbo, Donostia eta Gasteizen manifestazioak egiteko deialdiarekin bat egin dute.