GUREAN GAUR

Emakume laborariak erdigunean, aurtengo Lurraman

Asteburuan jai giro ederra izan da Biarritzen egin den Lurrama azokan. Laborantza herrikoia eta iraunkorra sustatzeaz gain, aurten, emakume laborarien lanean jarri nahi izan dute arreta, eta horretarako egitarau ederra antolatu dute. Gogoratu gainera, igandean saio berezia eskaini genuela Lurramatik zuzenean, Kanalduderekin batera. Ikusteko aukerarik izan ez bazenuen, gaur gauean errepikapena emitituko dugu gaueko 22:00etan, Hamaika Telebistan.