GUREAN GAUR

Milaka lagun osasun publikoaren defentsan Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak osasun publikoaren aldeko aldarrikapenekin bete ziren larunbatean. Osasun Publikoa Aurrera plataformak deitutako manifestazioak 75 eragile sozial, auzo elkarte, sindikatu eta alderdien babesa izan zuen eta mobilizazio jendetsuak lortu zituzten. Osasun sisteman egindako murrizketak eta martxan ikusten duten pribatizazio prozesua salatu zituzten manifestazioetan. Diru publikoa osasun pribatuari ez desbideratzeko deia egin zuten ere, zerbitzu publikoa indartzea aldarrikatuz. Salatu zutenez, Osakidetzan egindako aldaketen ondorioa asistentziaren kalitatea eta langileen egoera txarrera egin du. Erakundeen utzikeria dela eta gero eta familia gehiago aseguru pribatuak kontratatu izatea suposatu duela azaldu zuten.