GUREAN GAUR

Gorka Julio: "Komun digitaletan sinistu behar dugu euskarak hedatzen jarrai dezan"

Gorka Julio Talaios kooperatibako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, eta komun digitalak izan ditu hizpide, bestek beste: “Komun digitala ez da eduki bat, sare sozial hori edukitzeko posibilitate bat da", nabarmendu du.

Azpimarratu du “merkatu logikatik kanpoko perspektiba batetik” lan egitea garrantzitsua dela, euskal komunitatea “txikia” delako. Hori horrela, adierazi da komun digitalen helburua dela euskal komunitatea eta hortik eratorritako proiektu guztiak elikatzea: “Hori egin ezean, euskara ez da mundu digitalean egongo", ohartarazi du.

Nabarmendu du arlo horretan egiten den militantziaz eta apustu kolektibo txikiez gain, burujabetza teknologikoaren ildoak eskatzen duela “baliabideak edukitzea teknologia baliatzeko merkatu irizpideez gaindi”, eta horretarako, instituzioek ere apustu sendoa egin behar dutela nabarmendu du.

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.