Uma Ulazia Euskal Herriko Neska* Gazteok mugimenduko kideak nabarmendu du zaintzaren gatazkak hainbat modutan zeharkatzen dituela neska gazteak, eta “hamaika arrazoirengatik” bat egin dutela greba feminista orokorrarekin. Nabarmendu du zaintzaren inguruko “aliantza politikoa” egin nahi dutela gizonekin, baina aitortu du hori ez dela “gatazkarik gabea” izango, eta dei egin die gizonei greban parte har dezaten eta erantzukizunak har ditzaten.
Ulaziaren esanetan, zaintza sistema eraldatzeak sekulako “potentzialtasuna” dauka, “bestelako sistema bat irudikatzen hasteko” balio duelako: “Seinalatuko dugu nor ari den pribatizatzen, nor diru etekinak ateratzen zaintza sistema honetan, eta horretarako ezinbestekoa da mobilizatzea, antolatzea eta kalera ateratzea.
Greba “inflexio puntua” izango dela dio, eta egun horrek uzten duen testuingurutik jarraituko dutela zaintza sistema problematizatzen.