KOLPEZ KOLPE

Greba feminista orokorra… eta orain zer?

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiari galdetu diogu hori bera. Mahai sektoriala nola osatuko da? Interes pribaturik ba ote da zaintza sistema bere horretan mantentzeko? Eraginik izango al du udaberrian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan izango diren hauteskundeen logikan? Ez zaigu haserretu, seinale on. Esan nahi zituenak esan ditu LAB sindikatuko idazkari nagusiak.