Oso balorazio positiboa egin du mugimendu feministak grebaren hurrengo goizean. Herri ezberdinetako mobilizazio jendetsuek erakutsi dute, zaintzaren afera erdigunean jartzearen beharra. Horretaz gain, aprobetxatu nahi izan dute Nafarroako Gobernua interpelatzeko, eta zaintzaren egoera larriari irtenbidea eman diezaion eskatzeko.