GUREAN GAUR

Sarek 'Konponbiderako giltzak' dinamikari goiburua emango dio urtarrilaren 13an Bilbon

Datorren urtarrilaren 13an izango da Sarek martxan jarritako ‘Konponbiderako giltzak’ ekimenaren goiburua. Bilbon egingo den manifestazioan, euskal gizarteak, erakunde politiko eta judizialekin batera, preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzeko bidea diseinatzeko gaitasuna bere gain hartu behar duela aldarrikatuko dute. Iraganean pentsatutako lege eta jarrerak alde batera uztea eta bizikidetzari bidea irekiko dioten giltzak hartzeko deia zabaldu dute, auzitegi nazionalak euskal presoek gradu progresiorako egindako eskarien ehuneko 60a errekurritu duela salatuz.