GUREAN GAUR

Astebeko grebaldia abiatu dute gizarte ekimeneko ikastetxeetan

Astebeko grebaldia abiatu dute gizarte ekimeneko ikastetxeetan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola erlijiosoak greba egiten ari dira lan hitzarmen berriaren alde. Gaur ekin diote greba ziklo berriari, eta ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek plantora batzeko deia egin diote sektoreari. Negoziazioak ez duela aurre egiten salatzen dute sindikatuek. Testuinguru horrretan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eskatu die adostasuna lehenbailehen lortzeko, eta uste du Gabonetako oporrak ere baliatu beharko liratekela negoziatzeko.