GUREAN GAUR

Guterresek presioa handitu du COP 28n erregai fosilekin bukatzeko

Dubaiko klimaren gailurra COP28 azken txanpan sartzen hasi da, oraindik begi bistan dagoen akordiorik gabe, baina desadostasun nagusi batekin: erregai fosilekin amaitzea eta nola egin zehaztea. Negoziazioak desblokeatzeko, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak Arabiar Emirerri Batuetan lur hartu du astelehen honetan, bertan bildutako ia 200 herrialdeei "anbizio eta malgutasun handiena" eskatzeko eta "blokeo taktikak" eta "marra gorri arbitrarioak" atzean uzteko.