GUREAN GAUR

Zentsura mozioa Iruñean, Cristina Ibarrola kendu eta Joseba Asiron izanen da alkate

Irailean hasi ziren PSN eta EHBilduren arteko negoziazioak Iruñeko Udaletik Cristina Ibarrola kendu eta Joseba Asiron jartzeko, elkarrizketa horiek gaur izan dute isla goizeko 8.30tan sinatu den zentsura mozioan. Albisteak lurrikara eragin du Iruñean eta Nafarroa osoan, eta goiz guztian zehar, erreakzioak izan dira ezker zein eskuin.