GUREAN GAUR

Langileen aldarrikapenak aurrekontuentan jasotzea eta hemen negoziatzea aldarri

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoak greba eguna du. 150.000 langile daude deituta lanuztera haien lan baldintzek eta ematen dituzten zerbitzuek okerrera egin dutela salatzeko. Grebaren balorazio positiboa egin dute sindikatuek, euren esanetan, jarraipena oso zabala izaten ari da. Langileen aldarrikapenak aurrekontuentan jasotzea eta “hemen” negoziatzea exigitzen dute. Ez dute baztertzen mobilizazioekin jarraitzea.