GUREAN GAUR

Gaur 50 urte hil zuen ETAk Carrero Blanco

50 urte igaro dira ETAren 'Txikia komandoak' ‘Ogro operazioa’ burutu zuenetik. 1973ko abenduaren 20an, hiru ekintzailek osatutako talde batek diktadurako presidente Luis Carrero Blanco hil zuen. Mezara bidean egunero autoarekin pasatzen zen kale baten azpian tunela zulatu zuten bost hilabetez. Gainetik pasatzean tunelean kokatutako lehergailuak zartarazi eta airean bota zuten autoa.