GUREAN GAUR

Usansolo udalerri izateko legea aldatzea onartu du Espainiak

EAJk eta PSOEk sinatutako akordioan udalerri izateko biztanle kopuruaren exijentzia 5.000tik 4.000ra jaistea adostu zuten. Neurria onartzea adostu du Espainiako Ministroen Kontseiluak. Horrenbestez, Bizkaiko 113. udalerri gisa erregistratu ahal izango da Usansolo. Gainera, orain arte emandako pausoak ez dira berriz eman beharko eta hortaz, laster Bizkaiak udalerri berria izango du.