GUREAN GAUR

Greba eguna dute Bilbobusen, San Tomas egunean

Bilbobuseko langileen batzordeak 24 orduko grebari eutsi dio, baita biharko iragarritako lanuzteei ere. Abenduaren 29an ere 24 orduko beste lanuzte bat egitea aurreikusten dute. Ordurako, akordiorik gabe jarraitzen badute, urtarrilaren 4an urteko lehen lanuztea egingo dute. 2021etik ez baitute lan-hitzarmena eguneratu; horregatik, enpresa-hitzarmeneko lan-baldintzak eta soldatak eguneratzea aldarrikatzen dute.