GUREAN GAUR

Peio Jorajuria, Seaska: "Helburua argi dute, Beskoitzeko ikastola kanporatzea"

Beskoitzeko Herriko Etxeak ikastolarekin zuen hitzarmena bertan behera uztea erabaki du. Erabakitakoa aplikatzen badute, uztailaren 6an itxi beharko da ikastola. Seaska lehendakari Peio Jorajuriak azpimarratu du harriduraz eta sorpresa handiz hartu dutela erabakia. Herriko Etxearen aldetik oztopoak etengabeak izan direla gaineratu du, baina garapenaz gain, orain, ikastolaren biziraupena da kolokan jartzen ari direna. Esan du auzapezak ez duela elkarrizketarako inolako biderik zabaldu inoiz eta hartu dituzten neurri guztiak ikastolaren kontrakoak direla. Borrokan jarraituko dutela argi dute.