GUREAN GAUR

Unai Mirasolain, Mecaner enpresa: “Proposamen ekosoziala egin dugu Mecaner enpresa ez ixteko”

Unai Mirasolain Mecaner enpresa batzordeko kidea da eta greba eguna izan dute gaur. Nabarmendu du jarraipen handia izan duela grebak, eta azaldu du lantegiaren etorkizuna ikuspegi ekosozialetik lantzeko proposamena egin dutela: “Urtarrilean industria sailean aurkezteko asmoa daukagu, eta eskatu nahi diegu Stellantis enpresari zein erakundeei aktiboki parte har dezatela lantegiak etorkizuna izan dean. Orain arte ez dugu laguntzarik jaso”.

Mirasolainek nabarmendu du urtarrilean protestak eta borrokak indartu egingo dituztela erantzunik jaso ezean. Hiru hilabete pasatu dira, eta salatu du inor ez dela beraiekin harremanetan jarri: “Zuzendaritzak ez digu deitu, eta batzarrak egin ditugu guk eskatu diegunean. Nahi duguna da beraiek lantegia aurrera eramateko lan aktiboa egitea”.