Gasteizko hiri-autobusetako langileek mobilizazioekin ekin diote urte berriari. Tuvisako plantillak lau orduko lanuztea egin du astelehenean, goizeko 05:00ak eta 09:00ak bitartean. Sindikatuetatik azaldu dutenez, jarraipena erabatekoa izan da, gutxieneko zerbitzuak baino ez dutelarik lan egin. Astelehen arratsaldean bilera egingo dute enpresaren arduradunekin, akordioa lortu ezean lau orduko lanuzteak errepikatuko dituzte astelehen, asteazken eta ostegunero urtarrilean zehar. Otsailean paroak lanegun guztietan izango direla iragarri dute ere, eta, irtenbiderik aurkitzen ez bada, martxoan greba mugagabea hasteko asmoa erakutsi dute ere.