GUREAN GAUR

6.486k BCCek Grosen egin nahi duen egoitza berriaren aurka egin dute

SOS Manteo plataformak eta Ulia auzo elkarteak antolatuta herritar galdeketa egin dute Basque Culinary Centerren eraikitze proiektu berriaren harira. 6.948 boz bildu dituzte, gehienak proiektua Manteo parkean ez gauzatzearen aldekoak. Hain justu, % 96,53 proiektuaren aurka agertu dira. Emaitzak Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari aurkeztu dizkiete.