GUREAN GAUR

Abenduaren 28az geroztik, aterpea bilatzen duen inork ez du kalean lo egiten

Abenduaren 28an Asironek Iruñeko alkatetza berreskuratu zuen. Horrekin batera, udaletxeak etxegabeen egoeraren inguruko neurriak hartu zituen. Ibarrola mandatupean, Madres Apostolicas ostatuan lekurik ez izatekotan jendea kanpoan lotan gelditzen zen. Aldiz, 28an bertan aterpeko plazak handitu ziren. Udalak kudeatzen duen jantoki sozialak otorduak bikoiztea da orain Apoyo Mutuok egiten duen eskaeretako bat. Plaza kopurua handitzeaz gain, ohe nahikorik ez dagoenean aterpea ostatu desberdinetan eskaintzeko konpromezua eskatu dute, gainera Udalaren etxebizitza eta jabetzak bilatzeko ardura hatu du alkatetzak, etxegabeek pairatzen duten egoera ahalik eta azkarren hobetzeko.