GUREAN GAUR

Bastidako EH Bilduk zentsura mozioa aktibatzeko proposamena luzatu dio Lasa Bai taldeari

EH Bilduk PPri alkatetza kentzeko momentua ailegatu dela azpimarratu du, Bastidako herritarren gehiengoaren eskaera erantzuteko asmoarekin. Koalizioaren bi zinegotziek zentsura mozio bat egitea proposatu diete Lasa Bai plataformaren hiru ordezkariei.

Maiatzeko udal hauteskundeetan PPk 4 zinegotzi eskuratu zituen, EAJk hiru eta EH Bilduk 2. Koalizioak EAJren hautagaia babestuko zuela iragarri zuen orduan, baino jeltzaleen zuzendaritzatik babes hori ukatzeko deia egin zuten, Arabako beste udalerri batzuetan, Gasteizen kasu, PPren babesa lortzearren. Gauzak horrela, EAJren hautagaiak dimisioa aurkeztu zuen eta PPko Daniel Garciak aginte makila hartu zuen. Izendapenaren ondoren, EAJren zinegotziek alderdia utzi zuten eta Lasa Bai plataforma eratu zuten.