GUREAN GAUR

Martxoak 3 elkarteak 25 urte beteko ditu aurten

Martxoak 3 elkarteak 25 urte beteko ditu 2024an. Jada mende laurdena igaro da 1976 Gasteizen poliziak hildako bost langile gasteiztarren memoria mantentzeko elkartea sortu zenetik. Aurtengoa 1976ko sarraskia oroituko duen Memoria Gunea martxan jarriko den urtea izango dela espero du elkarteak. Memoria gunea kudeatuko duen Fundazioaren parte izango da Martxoak 3 elkartea, Memoria Gara elkartea, Eusko Jaurlaritza, Arabako Aldundia, Gasteizko Udala eta elizbarrutiarekin batera. Lanean hasi ahal izateko, dena den, Eusko Jaurlaritzaren Gogora Institutuarekin bi urteko atzerapenarekin datorren hitzarmena sinatu behar dute lehen.