GUREAN GAUR

Milaka giltza euskal presoen etxerako bideari ateak zabaltzeko

Sarek presoen etxeratzerako eta salbuespeneko espetxe politikekin bukatzeko lanean jarraituko duela berretsi du. Eragile politiko sozial eta kulturalak konponbiderako giltzen dinamikan barneratzea izango du helburu. Izan ere, euskal presoei araudi arrunta aplikatzea ez da "pribilegio" bat, eta "dagozkien eskubideak errespetatzea" baizik. NAIZen estimazioaren arabera, 68.000 lagun bildu ziren larunbatean Bilboko kaleetan.