GUREAN GAUR

'Nexgraff', muralista: "Lan bat egiteko askatasuna izatea oso garrantzitsua da"

'Nexgraff' margolari gaztearen bi grafiti 2023ko munduko mural onena izateko aukera dute. Muralista gipuzkoarrak Ibarran eta Baionan egindako lanak munduko 50 onenen zerrendan daude, beste lan bat 2022ko 10 onenen artean kokatu ondoren. "Street Art Cities plataforman oso jende potentea dago, beraien artean egoteak asko pozten nau" adierazi du. Bere zaletasunaz eta orain arteko ibilbideaz hitz egin dugu berarekin.