GUREAN GAUR

Sare Herritarra: “Besarkadarik handiena Joxe Mari Agirretxeri eta Itziar Ituñori”

Itziar Ituñoren eta Joxe Mari Agirretxeren kontrako “kriminalizazio kanpaina” salatu du Sarek. Izan ere, urtarrilaren 13ko manifestazioan parte hartzeagatik hainbat dira euren kontra egin dutenak. BMWk eta Iberiak esaterako eten egin dute Ituñorekin zuten harremana.

Euskal Aktoreen Batasunak ere “elkartasuna· adierazi dio Ituñori. Gertakariek elkartasun mezu uholdea eragin dute sare sozialetan.