GUREAN GAUR

Etxeberrik eta Mollek errugabetzea eskatuko dute, "Luhusoko ekintza legitimoa izan zelako"

Apirilaren 2an eta 3an epaituko dituzte Parisen. 2016an Luhuson egin zuten ETAren armagabetzea bultzatzeko ekitaldia hartuko dute beren gain. Bake Bideak Parisko prozesua erabili nahi du bizikidetzan egiteke dauden zereginei bultzada emateko. Absoluzioa eskatzeko abian jarritako kanpainak jasotako babesa ere azpimarratu dute. Prozesuan zehar elkartasun-ekintzak egitea ere aurreikusten da.