Irati Agirreazkuenaga: "(H)Ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren astea egingo da Baztanen"

Irati Agirreazkuenaga kultur adituarekin hitz egin dugu datozen egunetako kultur ekimenez. Alde batetik, (H)IlbeltzaEuskal Nobela Beltzaren astea egingo da Baztanen urtarrilaren 22tik 28ra, eta aurkezpenak, solasaldiak eta proiekzioak izango dira, besteak beste.

Bestalde, Mariopintas kolektiboak 'Korrespondentzia' erakusketa jarri du martxan Iruñeko Ziudadelan. Bertako Bolborategian egongo da ikusgai, eta zortzi gai desberdinetatik abiatuta, 64 lan egongo dira bertan. Antolatzaileen esanetan, proiektu hori 8 gutun hutsen eta zortzi gai pertsonalen inguruan mamitu dute, eta bakoitzaren inguruko 8 proposamen sortu dituzte, 8 hitz egiteko modu edo hitzen adiera desberdinekin jolastuz, eta aldian aldian, gutun paper bat entregatzeak dakarren komunikazioan fokua jarriz.