GUREAN GAUR

Lizarraldeko erditze zerbitzuak normaltasuna berreskuratu du

Abenduaren 5ean itxi zuten ginekologia zerbitzua, eta gaur berrireki dute Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko profesionalen lankidetzarekin. Hala ere, Mikel Kolomo EH Bilduko zinegotziak gardentasun falta aurpegiratu dio Lizarrako alkateari eta osasun mahai-batzorde propioa eratu dezala eskatu dio.