Ipuinak, mezu sekretuak, koreografiak eta beste hainbat jarduera sortu dituzte 23. Korrikaren atarian ikastetxeetan lantzeko. Helburutzat dute euskararen erabilera sustatzea eta indartzea. AEK-k Korrika ekimenaren zergatiaz eta beharraz ohartu nahi du. Iñaki Zapirain Orereta ikastolako irakasleak sortu ditu.