Aguraingo Mugimendu Feministak herriko lan-eremu batean emakume batek jasandako sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo du ostiralean, arratsaldeko 19:00etan San Juan plazan. Jakinaraztera eman denez, emakumearen kontrako erasoa honen lanpostuan eman zen, pasa den urrian, eta salaketa abenduan jarri zen. Donemiliaga eta Aguraingo udalek eraso matxista hau gaitzetsi dute eta erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna adierazi diote elkarrekin zabaldutako ohar baten bitartez. Agurain zein Donemiliagako udalek Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute.
HAMAIKA
Agurainen emakume batek jasandako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute
HAMAIKA
EH Bilduk Osasun Legearen zirriborroa aztertu du Erriberako eragileekin batera
HAMAIKA
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko astean gozatzeko filmak
HAMAIKA
Iñigo Cabacasen kasua argitasun nahikorik gabeko kasutzat jo du Bilboko Udalak
HAMAIKA