GUREAN GAUR

Txalingo txaleta ilegala dela ebatzi du Donostiako Epaitegiak

Igeldon etxebizitza bat eraikitzeari ekin zitzaion 2020ko urte amaieran. Hainbat eragileren arabera ilegalki eraikia. Martutenen desjabetutako baserri bat 8 km-ra Igeldon berreraikitzeko baimena eman zion Donostiako Udalak. Epaiak dio txaleta ilegala dela ez duelako zerikusirik jatorrizko baserria berreraikitzearekin eta berreraikitako eraikinean ez dela inondik betetzen landa-tipologia mantentzeko dagoen araudia. Horrez gain, estalki laua eraiki izana ere ilegaltzat jotzen du.