Otsailaren 6an lau urte beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran luiziak harrapatuta lurpean hil zirela. Zaldibar Argitu plataformak asteburuan ekitaldia antolatu du Eitzagan. Oraindik zauria nagusi da eta gertatutakoa ahanzturan ez erortzeko dozenaka lagun elkartu dira. “Langileak, osasuna, erantzukizunak, Zaldibar Argitu!” aldarria entzun da berriro ere. Erantzukizun guztiak eta ingurumenean egindako kalteak osotasunean argitzea nahi dute.