Jone Goirizelaia (Bilbo,1956) abokatu eta politikariak erretiroa hartu du. Hamarkada luzez abokatu lanetan jardun ostean, prest dago egunerokoari beste begirada batez heltzeko.
Egungo justizia sisteman hutsune asko bete gabe direla utziko du ofizioa: “Justizia propioa, aldarrikapen pendientea eta urgentea da”. Ez da erabateko erretiroa izango ordea. Bere zaletasunei eutsiko die: Athletic eta dantza.