GUREAN GAUR

“Xiberua kantu loraturik” ikuskizuna estreinatuko da Korrika agenda kulturalean

Korrikako agenda kulturalaren baitan, Zuberoako kantu tradizionalak ikuspegi garaikidera eramanen dituzte. Ohizko tradizioak berriro asmatzeaz gain, kantu berriak aurkituko ditugu. Zuberoako herriaren argazkiak eta dantza ikuskizunaren parte izanen dira ere. Julen eta Beñat Achiary gaurko aurkezpenean egon dira Korrikako Nafarroako arduraduna den Asierrekin.