GUREAN GAUR

Eguesibarko PPko zinegotziak bat egin du diskurtso euskarafoboekin

Korrikara diru-laguntza bat bideratzeko eztabaidan zeudela, Inma Mujika PP zinegotziak euskara lurretik utzi du. “Gorrotoa” eta “terrorismoa”rekin harremana duen hizkuntza dela azpimarratu du. Ondorioz, Geroa Baiko zinegotziak hitza hartu du diskurtsoaren aurka egiteko.