GUREAN GAUR

Etxebizitzaren negozioa eta espekulazioa salatu dute Donostian

Euskal Herriko “etxebizitza larrialdia” salatzeko eta ikustarazteko ekintza aktibista egiten ari da Sortu Donostian. Ekintzarekin eta atzo egindako manifestazioan etxe eta bizitza duinak aldarrikatzen dituzte: “Inork ez luke bere soldataren % 30 baino gehiago gastatu behar etxebizitzan. Hego Euskal Herrian herritarrek % 40 baino gehiago gastatu behar dute. Gipuzkoan eta Donostian, soldataren erdia baino gehiago” adierazi dute.

Halaber, azpimarratu dute putre funtsak, jabe handiak eta higiezinak direla espekulazio horren erantzule. Horregatik, berehalako neurriak exijitu ditu Sortuk.