GUREAN GAUR

Inauterietan ere protagonismoa izan du Basque Culinary Centerren proiektuak

Manteo parkearen aldeko konpartsa atera da kalera, eta Uliako Auzo Elkarteko kideek BCC berriaren eraikuntzaren proiektua hartu dute abiapuntutzat aurtengo mozorrorako. Zuhaitz, sukaldari, alkate eta bestelako mozorroak ikusi dira Donostiako kaleetan. Koplak kantari ibili dira. Protesta jai-giroan bistaratzen jarraitzeko, bihar sardinaren ehorzketara Manteoko parkearengatik dolua erakustera joango dira.