GUREAN GAUR

Eukaliptoaren hazkuntzaren erritmoa nabarmen jaitsi da Gipuzkoan

Eukaliptoak Gipuzkoan zuhaitzen azaleraren % 1,29 hartzen du, hau da, 122.000 hektareatatik 1.575 hektarea osatzen dute. Gainerako basoa koniferoek eta beste espezie hostotsu batzuek osatzen dute. Banaketari dagokionez,Urola Kosta eskualdean dago eukalipto gehien, Gipuzkoako eukalipto guztien % 33,53.