GUREAN GAUR

Otsailaren 13a, Torturaren Aurkako Eguna

Otsailaren 13a egun seinalatua da Euskal Herrian, Arregiren omenez Torturaren Aurkako Eguna da. 1981eko otsailaren 13an Espainiako poliziak Joxe Arregi hil zuen. Bederatzi egunez espetxean bakartuta hil arte torturatu zuten; ez zen espetxetik bizirik irten. Tortura erabaki politikoa da, euskal independentismoa aurrera jo ez dezan erabili den tresna "antidemokratiko eta basatia. Euskal herritarren kontra sistematikoki erabili izan da tortura. Errekonozimendua eta bermeak falta dira oraindik.