GUREAN GAUR

Irati Agirreazkuenaga: "Harrapazank programak aisialdia euskaraz gozatzeko helburua du"

Datozen egunetako kultur agendari begira jarri gara Irati Agirreazkuenaga kultur adituarekin.

'Aukeratu zure bidea' lelopean, Harrapazank programa abian da Bilbon. Martxotik maiatzera bitartean izango da baina izena emateko epea irekita dago otsailaren 15etik 29ra. Ahalik eta gazte gehiengana heltzeko asmoa du eta askotariko jarduerak eskaintzen ditu; aisialdia euskaraz gozatzeko eta euskaldunen artean sareak ehuntzeko helburua du programak. Horrez gain, ⁠Gasteizko Euskal Zinemaren astea otsailaren 23tik martxoaren 2ra ospatuko da. 40. urteurrena ospatuko dute aurten eta film luzeak baino ez direla proiektatuko adierazi dute antolatzaileek

Ostegun honetarako eta geratzen diren hurrengoetarako Lautan Hiru jaialdiaren programazioa ere bada martxan Bilboko Zazpi kaleak astintzeko. Aurten espazio berri bat ere gehitu zaie, La Sinsorga kulturgunea. Iaz jaialdiak dramaturgia izan zuen ardatz, aurten, ordea, antzerkiaren gorputzari erreparatuko zaio. Bukatzeko. Agirreazkuenagak ez du atzean utzi nahi izan erakusketa bat, 'Mikel Laboa, izan liteke konstelazio, izan gabe izar'. Joan den astetik aurrera da ikusgai Bizkaia Aretoan.