GUREAN GAUR

Odola eta sua momotxorroekin Altsasuko inauterietan

Herriko inauteriek kaleak eta altsasuarrak maskarada jendetsu bihurtu zituzten, eta Momotxorrok bere legea ezarri zuen berriro. Izan ere, festa hau herri honen nortasunaren parte da. Zumakarregi plazan akelarre batek eguna itxi zuen, Dantzarimako sorginek udaberriko sua sentitzera gonbidatu zutena.