GUREAN GAUR

Pasaia Zaintza HerriLabek pertsonengan izan dituen eragin "positiboak" aurkeztu dituzte

2018an jarri zen abian Pasaia zaintza Herrilab ekimena, tokiko zaintza ekosistemak finkatzeko ekimena, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Helburua da Zaintzako Tokiko Ekosistemak garatzea, etxean bizi diren ahultasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonen arreta eta zainketa hobetzeko. Urteotan pertsonengan izan dituen eragin positiboak nabarmendu dituzte. Zaintza HerriLabek “hazten jarraitu” nahi duela eta, ekimena Gipuzkoara zabalduko dutela iragarri dute, “martxan daude zaintzarako tokiko 14 ekosistema, eta beste zazpi udalerrik estrategiarekin bat egiteko interesa agertu dute”.