GUREAN GAUR

Tuvisako greba bertan behera geratu da langile eta zuzendaritzaren arteko akordioa eta gero

Gasteizko hiri-autobus zerbitzua normaltasunera bueltatu da astelehenean, langileek greba bertan behera uztea erabaki eta gero. Igandean Tuvisako langile batzordea eta zuzendaritzaren arteko akordioa adostu zen, hiru hilabete luzatu den lan gatazkari amaiera emanez. Langileen % 56ak akordio horren kontra bozkatu zuen igandean bertan egindako batzarrean. Hala ere, batzordeak greba bertan behera uztea erabaki du, honekin jarraitzeko aurkako botoak % 70a suposatu behar zutelaren konpromisoa hartu eta gero. Adostutako neurrien artean, 15 autobus berriren erosketa edo 12 langile berriren kontratazioa.