GUREAN GAUR

Etxegabetzeei aurre egiteko "alternatiba duinak" eskatu dituzte Haritu eta Jakitokiko

Sindikatuek Txantrean izango den familia baten azkeneko etxegabetzea salatu dute, eta nabarmendu dute, baita ere, Arrosadian beste etxegabetze bat gertatuko dela apirilean. Egoera larri honen aurrean, alternatiba duinak eskaini ditzala eta etxegabetzeak bertan behera utz ditzala eskatu diote udalari.