Gurean Gaur

Olatz Arbelaitz: Zientzia bada emakumeen kontua"

Emakumeak Zientzian jardunaldiez mintzatu da Olatz Arbelaitz Gallego 'Gurean Gaur' arratsaldeko albistegian. Egitasmoak zortzigarren aldia izan du hilabete honetan, otsailaren 8tik 16ra Neska eta emakumeen nazioarteko eguna aste bihurtu zuten Emakumeak zientzian egitasmoarekin.  Balorazio erabat positiboa egin du Arbelaitzek, aurten inoiz baino  jende gehiagorengana iritsi direla baieztatu du. Sorreratik handitzen joan dira, orain 32 zentro egon dira ekarpenak egiten antolakuntza taldean. Egitasmoaren helburuak asko badira ere, bi nabarmendu ditu: Zientzian emakumeek egiten duten lana ikusaraztea eta haiei ere aitortza egitea eta zientzia emakumeentzako bizigarriagoa egitea.