GUREAN GAUR

Bi urte daramatza Pablo Gonzalezek Poloniako espetxean preso inolako azalpen ofizialik gabe

2022ko otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian Pablo Gonzalez euskal kazetaria, Errusiarentzat espioitza lanak egitea egotzita. Ez du epaiketarik izan eta behin-behineko espetxealdian jarraitzen du haren aurkako frogarik gabe. Pablori defentsarako eskubideak urratu zaizkio hasieratik eta Poloniako fiskaltzaren aldetik isilunea da nagusi. Senideek ez dakite ezer berari buruz atxilotu zutenetik, dakiten apurra postaz iristen zaie denak edukia aztertzen duten zentsore poloniarretatik igaro ondoren. Polonian, gainera, ez dago behin-behineko espetxealdiaren gehienezko denbora mugatzen duen araurik eta haren espetxealdia luzatzen ari dira etengabe inolako azalpen ofizialik gabe. Errudun joko balute, leporatzen zaion delituak, kondenaren kasuan, 1 eta 13 urte bitarteko zigorra dakar. Orain arte prozeduran egon diren irregulartasunak ikusita, senideek ez dute uste epaiketarik balego guztiz garbia izango zenik, defentsarako eskubideak urratu zaizkiolako hasieratik. Poloniako fiskaltza orain, bi urte eta gero, ari da orain arte eginda egon behar ziren ikerketak egiten.