KarKarCar kooperatiba aurkeztu berri dute Iruñerrian autoa konpartitzeko helburuarekin. Horretaz mintzatu da Aritz Chocarro 'Gurean Gaur' albistegian. Karkarcar auto elektrikoa partekatzeko Euskal Herriko lehen kooperatiba da. Iruñean jaioak dira eta Arrotxapean aparkatzen dute. Ideia sinplea da eta beste kooperatiba energetiko batzuena gogorarazten du, hala nola Som Energiarena (nondik datozen), Goienerrena edo Izarkom telefonoarena. Kooperatiban sartzeko hasierako ordainketa egiten da (kasu honetan, 60 euro) eta, hortik aurrera, erabileraren araberako ordainketa-sistema bat ezartzen da.